9 € – 16,69 €

Información sobre el evento

Comparte este evento

Fecha y hora

Ubicación

Ubicación

Teatro Beñat Etxepare

1 Zuberoa Plaza

01013 Vitoria-Gasteiz

Spain

Ver mapa

Política de reembolso

Política de reembolso

No se hacen reembolsos

Descripción del evento
RIU + XABI ABURRUZAGA BAND Kontzertu bikoitza - Concierto doble. Teatro Beñat Etxepare Antzokia. 2019-12-21ean 19:00etan

Acerca de este evento

Kontzertuaren informazioa / información del concierto:

Data / Fecha: 2019/12/21

Tokia / lugar: Teatro Beñat Etxepare Antzokia. Plaza Zuberoa 1.

Ordua / hora: 19:00

Ateak irekitzea / Apertura de puertas: 18:30leihatila / taquilla: 18:00 - 19:30

Ezin da erre. Ezin da sartu edariak eta janaria.

No se puede fumar. No se pueden introducir bebidas ni comida.

SARRERA MOTAK / TIPOS DE ENTRADAS

1. Orokorra / General: prezioa: 15€. RIU + XABI ABURRUZAGA BAND kontzertu bikoitzarako. Zenbakitu gabe. / Para el concierto doble de RIU + XABI ABURRUZAGA BAND. Sin numerar.

2. Deskontua adingabekoentzat (<18urte ) / descuento para menores de edad (<18años) : prezioa: 8€. RIU + XABI ABURRUZAGA BAND kontzertu bikoitzarako. Zenbakitu gabe. / Para el concierto doble de RIU + XABI ABURRUZAGA BAND. Sin numerar. Derrigorrezkoa da NAN erakustea. Es obligatorio presentar DNI.

AITZINA FOLK folk eta ATa daukaten gaixoekin solidaritatea.

Aitzina Folk jaialdia antolatzen dugunok bi helburu nagusiak dauzkagu: alde batetik folk musika ekartzea Gasteizera eta bestetik Ataxia-Telangiectasia duten gaixoekin gure auzotarren solidaritatea bilatzea. Azken urteko jaialdiaren bildutako diruari esker, ikerketa beka mantentzen ari gara. Gure seme-alaben itxaropena da. Informazioa gehiago www.aefat.es eta www.aitzinafolk.org

Zure laguntza ezinbestekoa da aurrera jarraitzeko ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!!

AITZINA FOLK folk y solidaridad con los afectados de ataxia-telangiectasia.

Con Aitzina Folk pretendemos llevar la música folk a Vitoria-Gasteiz y buscar la solidaridad de nuestros vecinos con los afectados de ataxia-telangiectasia. Gracias a la recaudación del festival en años anteriores, estamos manteniendo una beca de investigación en AT, la enfermedad que afecta a nuestros hijos. Mas información en www.aefat.es y www.aitzinafolk.org

Tu ayuda también es imprescindible para que sigamos adelante. ANIMATE y PARTICIPA!!!

RIU

“Delta” izenpean argitaratu du disko berria “RIU” folk taldeak. Grekeraren abezedarioaren laugarren hizkia izateaz gain, ibai-ahoan sortzen diren sedimentuen metakinarekin lotura sendoa du, akzidente geografiko horrek ingurumena aldatu eta itxura berria ematen baitio ingurumenari. Orohar, “RIU” taldearen laugarren diskoa, tradizioaren jalkinak musikan duen eraginaren eta inguru berrien sorreraren metafora bat da. Taldearen erroa tradizio katalana bada ere, Mediterraneoko auzotarrek Atlantikoko armoniaz barreiatutako musika eskaintzen digute.

IV Concurs Sons de la Mediterrània-ren irabazleak 200 kontzertu baino gehiago eman dituzte. “RIU” folk katalanaren iraultzaile bihurtu da; zuzeneko musika indartsuak ez ezik, musikarien profesionaltasunak eta ekitaldien moldakortasunak ere, zenbait lekutan parte hartzera eraman ditu: Iberiar Penintsula, Irlanda, Frantzia eta Italia, besteak beste. Aipagarria da taldeak kartela partekatu duela “Capercaillie” eta “Milladoiro” taldeekin, eta “Festival Tradicionàrius RIU360ª” jaialdian Ramón Mirabet eta “Souldout”-ekin kolaboratu zutela bi gau jarraian; musika eraberritua eta erabat harrapatzen zaituena eskainiz.

Huts egingo ez dizun proposamena!

RIU:

Arnau Barrios, biolina; Ciscu Cardona, gitarra eta bouzukia; Iu Boixader, kontrabaxua; Rubén Fajardo, bouzukia eta gitarra akustikoa; Ricard Ros, Uillean Pipe, whistles eta ahotsa; Pau Vinyoles, akordeoi diatonikoa eta ahotsa.

XABI ABURRUZAGA BAND

Bost. Xabi Aburruzaga (Portugalete, 1978) trikitilari eta konpositorearen bosgarren lana da Bost. Aurrekoan, KeltiK (2016) izenekoan, unibertso keltiarrean bidaia genezan proposatu bazigun Xabik, oraingo honetan barru-barruko bidaia egin du musikariak; azken urteetan bizitako esperientziak oinarri dituzten hausnarketei doinua jarri die, eta horietako batzuei baita hitzak josi ere. Amama-aititen lurretara, Palentziara, umetan egindako bidaiak gogoan ditu Bilbao-La Robla eta Waltz for Velilla piezatan, eta azkenaldian kanpora egindako bidaietatik ekarritako oroitzapenak ere ez dira falta: Reel Quebecoise, Nadirren giltza, Non da Palestina, Meigas eta Zortzi Jauzi, azken hau Ameriketan ezagututako euskal diasporari gorazarrea. Iaz lehenengoz aita izanik, ezin zen falta semeari beren beregi eskainitako pieza: Izei. Omenaldi gehiago ere badira diskoan: pandero-lagun minaren aitari eskainitako Irumugarrieta 2.0, bere hastapenetan maisu izan zituen trikitilariak ezagutarazi zituen 88ko Txapelketa, edo Josu Zabala (Hertzainak) eta lagunekin bizitakoak gogora dakartzan Mekoleta. Hauetako askok Aburruzagak ezin hobeto zaindu eta ureztatzen duen trikiti-soinu klasikoa dute oinarri, Hauspoaren infernutik piezan bezala. Haatik, lan honetan ere ezin izan dio esparru berriak arakatzeko grinari eutsi; horren erakusle dira Europako iparraldeko paisaia gogorarazten digun Atxarre, eta diskoari izena ematen dion Bost kantua, bosteko erritmoan osatu duena, Garikoitz Aldekoak proposatutako ideian oinarrituta.

Barne-bidaia egin du Portugaleteko musikariak eta han-hemengo lagunekin bizitakoak, haurtzaroa, aitatasuna, eta nola ez, maitasuna, trikitixari diona, zein baino zein kutunago zaizkion pieza bihurtu ditu eta entzuleari eskaini dio Bost, elkarrekin euskal folkaren unibertsoa elikatzen jarraitzeko.

RIU

Delta es el nuevo disco del grupo de música folk RIU. Delta, la cuarta letra del abecedario griego, es también el accidente geográfico producido por el depósito de sedimentos en la desembocadura de un río, que transforma y crea nuevos entornos. Al fin y al cabo, el título del cuarto disco RIU, es una metáfora sobre los posos con los que la tradición impregna nuestra música y desde esos nuevos entornos, nacen nuevas sonoridades; con la raíz puesta en la tradición catalana, en nuestros vecinos del mediterráneo, pero con atmósferas que miran hacia armonías atlánticas.

Ganadores del IV Concurs Sons de la Mediterrània y con más de 200 conciertos a sus espaldas, RIU ha sido capaz de revolucionar la escena musical folk catalana, con su potente directo, gracias, también, a la profesionalidad de sus músicos y la versatilidad de espectáculos producidos, que los han llevado a escenarios de toda la Península Ibérica, Irlanda, Francia e Italia. Cabe destacar carteles compartidos con Capercaillie, Milladoiro, la colaboración, en diversos festivales, con Ramon Mirabet y el souldout durante dos noches seguidas en el Festival Tradicionàrius con su espectáculo RIU360ª, una propuesta innovadora en sonido y vídeo, con proyecciones envolventes.

Una apuesta segura que no defrauda a nadie!

RIU son:

Arnau Barrios: violín; Ciscu Cardona: voz, guitarra y bouzuki; Iu Boixader: contrabajo; Rubén Fajardo: bouzuki y guitarra acústica; Ricard Ros: Uillean pipe, whistles y voces; Pau Vinyoles: acordeón diatónico y voces.

XABI ABURRUZAGA BAND

Bost es el quinto trabajo del trikitilari y compositor Xabi Aburruzaga (Portugalete, 1978). Si en el anterior trabajo (Keltik) Xabi nos proponía viajar al universo celta, en esta ocasión el músico se adentra en su interior; ha puesto sonido a reflexiones basadas en las experiencias de estos últimos años, tejiendo con letra algunas de ellas. En las piezas Bilbao-La Robla y Waltz for Velilla, recuerda los viajes realizados en su niñez a la tierra de su abuelo y su abuela, Palencia, y tampoco faltan los recuerdos traídos de los viajes realizados a otras tierras en los últimos tiempos: Reel Quebecoise, Nadirren giltza, Meigas y Zortzi Jauzi; éste último, homenaje a la diáspora vasca que conoció en los Estados Unidos. Habiendo sido padre primerizo el año pasado, no podía faltar la pieza dedicada expresamente a su hijo: Izei. También hay más homenajes en el disco: el dedicado al padre de su íntimo amigo y panderetero en Irumugarrieta 2.0; 88ko Txapelketa, recordando el campeonato donde se dieron a conocer los trikitilaris que tuvo por maestros en sus inicios; o las vivencias con Josu Zabala (Hertzainak) y amigos en Mekoleta. Muchas de estas piezas tienen por base el clásico sonido de la trikitixa que Aburruzaga cuida y riega inmejorablemente, como en la pieza Hauspoaren infernutik. Sin embargo, en este trabajo tampoco ha podido resistirse al ansia de buscar nuevos ámbitos; muestra de ello son Atxarre, que nos recuerda a un paisaje nórdico, y el tema que da nombre al disco, el cual ha compuesto en el ritmo de cinco, basándose en la idea propuesta por Garikoitz Aldekoa.

El músico de Portugalete ha realizado un viaje a su interior, a las vivencias con amigos de aquí y de allá, la niñez, la paternidad, y como no, el amor, el que le tiene a la trikitixa; las ha convertido en piezas cada cual más querida, y le ha dedicado Bost al público, para que juntos sigan alimentando el universo del folk vasco.

Comparte con tus amigos

Fecha y hora

Ubicación

Teatro Beñat Etxepare

1 Zuberoa Plaza

01013 Vitoria-Gasteiz

Spain

Ver mapa

Política de reembolso

No se hacen reembolsos

Guarda este evento

Evento guardado