Taller de euskal dantza con Josu Garate ´´´´& Mikel Urbeltz
Información sobre el evento
Acerca de este evento
Dantza mintegia Gasteizen, 2019-11-22.
Tradiziozko euskal dantzen inguruko mintegia antolatu nahi da Aitzina Folk jaialdiaren aterkinpean eta horretarako Argia taldeak urte berria hastearekin batera 2020ko urtarrilaren 5ean Gasteizko Principal Antzokian emango duen Martin Zalakain ikuskizuna aitzakia ezin hobea izan daitekeela iruditzen zaigu.
Argia taldeak etengabe bilatutako dantzakera aske eta naturalarekin lotutako lanketa proposatzen da. Honetarako propio ikuskizun honetarako landu zen “sueltoko” edo fandango eta arin-arinerako ereduari dagokion dantzakera eta inprobisazio aukerekin jolastea izango da mintegiaren helburu.
Laburbilduz:
Mintegia: Dantzakera “suelto” baten bila
Irakaslea: Josu Garate Suinaga eta Mikel Urbeltz Arregi
Data: 2019ko azaroaren 22an, 19:00-21:00
Iraupena: 2 ordu
Gehienezko ikasle kopurua: lekuaren arabera
Maila: bakoitzak berea!
AITZINA FOLK folk eta ATa daukaten gaixoekin solidaritatea.
Aitzina Folk jaialdia antolatzen dugunok bi helburu nagusiak dauzkagu: alde batetik folk musika ekartzea Gasteizera eta bestetik Ataxia-Telangiectasia duten gaixoekin gure auzotarren solidaritatea bilatzea. Azken urteko jaialdiaren bildutako diruari esker, ikerketa beka mantentzen ari gara. Gure seme-alaben itxaropena da. Informazioa gehiago www.aefat.es eta www.aitzinafolk.org
Zure laguntza ezinbestekoa da aurrera jarraitzeko ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!!
AITZINA FOLK folk y solidaridad con los afectados de ataxia-telangiectasia.
Con Aitzina Folk pretendemos llevar la música folk a Vitoria-Gasteiz y buscar la solidaridad de nuestros vecinos con los afectados de ataxia-telangiectasia. Gracias a la recaudación del festival en años anteriores, estamos manteniendo una beca de investigación en AT, la enfermedad que afecta a nuestros hijos. Mas información en www.aefat.es y www.aitzinafolk.org
Tu ayuda también es imprescindible para que sigamos adelante. ANIMATE y PARTICIPA!!!