undefined thumbnail

GARI 30 urte

Kopraixak dira Itziarren eta biran dator GARI, 30 urteko ibilbidea ospatuz. Kantu zahar eta berriak ekarriko dizkigu, musikariz inguratuta.

By Itziarko Auzo Udala

Date and time

Location

Parroquia nuestra señora de Itziar

0 Herriko Plaza 20829 Itziar Spain

Refund Policy

No refunds

About this event

30 urte bete dira GARI musikariak bakarkako bideari ekin zionetik. Aurretik talde-buru gisa aritu ondoren, alderdi intimoagoa eta pertsonalagoa arakatu zuen bere hasierako abestietan. Bakarkako zazpi diska argitaratu ditu harrezkero. Urte gorabeheratsuen ostean, sasoian da berriz, eta hala islatzen da bere musikan eta kontzertuetan.

Bakarkako ibilbidearen aurretik, HERTZAINAK taldearen kantari gisa egin zen ezagun, 1983 urtean egitasmo hartan sartu ondoren. 1993an esan zuen agur taldeak, sei diskaraino argitaratuta. Euskal Herriko memoria kolektiboan txertatuta diraute haien kantek.

Hori baino lehen, ZIPER taldean estreinatu zen Iñaki Garitaonandia. Hain zuzen, Itziarko Mandiope dantzalekuan Euskal Musika 80 lehiaketa-jaialdian jo zuten hasi eta gutxira, gerora hain entzutetsu egingo ziren zenbait talderen ondoan, bigarren sailkatuz.

Ibilbide luze eta oparoaren ondoren, biran dator GARI Itziarra. Sorpresarik ere izango da gainera, taldekideekin abesti berriak partekatuz, zaharrak berreskuratuz eta inoiz ez bezala gozatuz.

FORMAZIOA:

Gari (ahotsa, gitarra)

Alex Alonso (bateria eta programazioak)

Oier Aldekoa (baxua eta ahotsak)

Miguel Moyano (gitarra, programazioa eta ahotsak)

Iker Lauroba (teklatuak eta ahotsak)

Organized by

€10Aug 3 · 11:00 PM GMT+2