Makusi: Ameslarien Banda
Just Added

Makusi: Ameslarien Banda

By Animadeba Festibala

“Ameslarien Banda” gurean da! Noski, Auskalo eta Baizera animazio birtualarekin landutako txotxongiloak umeen ametsak zaintzen ibiliko dira

Date and time

Location

Deba

Ostolaza 2 20820 Deba Spain

Good to know

Highlights

  • 1 hour
  • UNDER 14 WITH PARENT OR LEGAL GUARDIAN
  • In person
  • Doors at 10:30 AM

About this event

Music • World

Kutxa Zurian

0-4 urte bitarteko haurrentzat.

Hiru laguntxoak itsasontzi batean ibiliko dira lainoen gainetik zeruak zeharkatuz eta haurren ametsak zainduz. Ametsean arazoren bat antzematen dutenean, alarmak joko du, itsasontzitik jaitsiko dira eta ametsean sartu, hura konpontzea izango baitute misio.

Noski, Auskalo eta Baizera oso ezberdinak dira beraien artean, oso baikorra da baita, zuhurtzia handiz ibiltzekoa bestea eta ziurgabetasunez josia hurrena. Baina, taldean ibiliaz bakoitzaren alderdi hoberena landu eta aurkituko dute ametsak salbatzeko modua.

Beldurrak, kezkak, ardurak eta beste hainbat gai landuko dira ‘Ameslarien Banda’ seriean. Modu didaktiko baten landuta, haurrek egoera ezberdinei aurre egiten ikasiko dute. Atal guztiak abesti bat izango dute amaieran eta iratxoekin batera kantuz agurtu ahalko ditugu hiru protagonistak.

Organized by

Animadeba Festibala

Followers

--

Events

--

Hosting

--

Free
Sep 5 · 11:00 AM GMT+2