Hitzaldia // Bizikletaren eguneroko erabilera bultzatzea
Fecha y hora
Hitzaldia // Bizikletaren eguneroko erabilera bultzatzea
Acerca de este evento
Saio honetan Barakaldoko proiektu estrategikoetako bat ezagutzeko aukera izango duzu, bizikletaren erabilera garraiobide gisa bultzatu nahi duen proiektua. Hiriko joan-etorrietarako automobil pribatuaren erabilera murrizteko. Horrela, Barakaldoko kaleetan gas kutsagarrien isurketa murrizten eta zarata-maila jaisten lagunduko da.
Proiektuaren helburu zehatzak hauek dira: bizikleta bidezko mugikortasuna hiriko gainerako garraiobideekin integratzea, bizikleta azpiegitura egokiak garatzea, bizikletaren erabilera sustatzea herritarren artean ohiko garraiobide gisa eta bizikletaren eta beste garraiobide batzuen arteko gatazkak saihesteko eta konpontzeko neurriak proposatzea.
Horretarako, hainbat jarduketa egingo dira, besteak beste, hiriko bidegorrien sarea handitzea edo bizikletak alokatzeko udalaz gaindiko zerbitzu berri bat ezartzea.
_ _
Saioaren hizkuntza: Euskara
SAIOAREN AMAIERAN BARAKALDOKO HORNIDURA-AZOKAN EROSKETAK EGIN AHAL IZATEKO 20 €-KO HIRU OPARI-TXARTEL ZOZKETATUKO DIRA.
_ _
Informazio gehiago eta jarduera guztiak: barakaldorentxokoa.eus