ERLEZAINAK EGUN BATEZ Bedaioko erlauntzan! Ezagutu Balerdipeko eztiaren sekretua: erreserbatu zure tokia goiz bat animaliez eta naturaz inguratuta pasatzeko! Txango bikaina familia osoarentzat.
Mattin eta Inaxio gara, Balerdipeko erlezainak. Bisita honetan gure erlategira eramango zaitugu bi orduz, Balerdipeko eztia sortzen duten protagonistak eta erlezainon lana gertuagotik ezagutu ahal izateko. Amaieran gure produktuen dastaketa egingo dugu. Ziztadarik ez jasotzeko jantzia, gure kontu! Goiz ederra pasako dugu naturaz inguratuta, Balerdipean.. Bisitaren amaieran gure produktuak dastatuko ditugu; seguru gure txokolateei buruz entzun duzula... jijiji
( Eguraldiagatik bisita egitea posible izango ez balitz dirua itzuliko da. Bisita gidaturako 6 pertsona baino gutxiagok ematen badute izena, Balerdipekok hau ezeztatzeko aukera izango du, 2 egun lehenago jakinarazita. Gehienez 16 pertsonako taldeak izango dira. Beste data baterako proposamena egin nahi izanez gero , idatzi mezu bat info@balerdipeko.eus helbidera).